Inchausti eta Otaegi dendetako langileek lan baldintzak mantendu dituzte

Txintxarri 2010eko otsailaren 8a

Herritar asko izan ziren abenduaren 21,22, 23, 28, 29 eta 30ean Inchausti eta Otaegi altzari dendak itxirik aurkitu zituztenak.
Langileek sindikatuek deituta greba egin zuten nagusiak lan baldintzak aldatu nahi zituelako, hau da, hitzarmena aplikatu beharrean Langileen Estatutua ezarri nahi zuen.
Era honetara, langileen soldatak jaitsi eta lanaldia zabalduko lituzke.
Sei eguneko grebaren eraginez, nagusiak proposamena atzera bota eta langileekin akordio batera iritsi zen. Enpresa itun honen esker, langileek zituzten baldintzak mantenduko dituzte.