4.300 euro Haitirako

Txintxarri 2010eko otsailaren 8a

Lasarte-Oriako parrokietako Misio Taldeek 4.300 euro bildu dituzte lurrikarak eragindako kalteei erantzun eta beharra dutenei laguntzeko. Urtarrilaren 23an egin zen afari solidarioan bildu zen diru kopuru handiena eta beste herritar batzuek afarira joan ez arren dirua eman dute. Misio taldeek guztien eskuzabaltasuna eskertu dute.