Gipuzkoako 7. postua eskuratu du bola taldeak

Txintxarri 2010eko otsailaren 8a

Lasarte-Oriako Ostadar K.F.-ko bola-joko taldeak urtarrilean Gipuzkoako taldekako txapelketa jokatu zuen.
Joxean Rebe, Joxean Montes, Axier Lasa, Iñaki Salsamendi, Inaxio Otaegi eta Joxean Lasak osatutako taldeak Gipuzkoako zazpigarren postua eskuratu zuen, Usurbil eta Legazpian jokatutako bi jardunaldietan 505 birla botata.

Egindakoarekin pozik

Taldeak jakin arazi digunez, "oso pozik gaude lortutako postuarekin eta taldearen lehiakortasuna ona izan delako."
Aurten, gainera, Hernani eta Elur-Txori taldeei aurre hartzeko asmoa zuen talde lasarteoriatarrak. "Ezin izan dugu gure helburua lortu. Hala ere, tartea oso txikia izan da eta oso pozik gaude egindako lanarekin," adierazi dute.