08 Musika, literatura eta arteak gizartean duen eragina aztergai Zinema Soziala zikloan

Txintxarri 2010eko otsailaren 8a

Otsailean Zinema Soziala zikloa ikusteko aukera egongo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko areto nagusian, otsailaren 8, 15 eta 22an, arratsaldeko 17:30ean.
Aurten kulturak gizartean duen eragina aztertuko dute. Hain zuzen ere, hiru saiotan musikak, literaturak eta arteak duten garrantzia pelikula eta hizlarien bitartez ezagutzeko aukera egongo da Danok Kide elkarteak Udaleko Kulturako Sailaren laguntzaz antolatzen duen ekimenean.
Herritarren artean duen arrakasta handiari esker, aurten VI. edizioa du Zinema Sozialeko zikloak eta aurreko urteetako ikusle kopurua mantentzea espero dute antolatzaileek.
Horregatik, antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte zikloan parte hartzera.