Langileek Clece enpresari subrogazioa modu subjektiboan ulertzea egotzi diote eta "udalarekin zuen akordioa ez errespetatzea."
Guzti honen aurrean, “ez genuen kalera irteteaz aparte beste irtenbiderik,” azaldu digute langileek.
Urte beteko itxaronaldia
Honela, duela urte bete sinatuta egon beharko litzatekeen subrogazio akordioa gaur sinatuko dute azkenean.
Egun pozik agertzen dira eskatutakoa lortu dutelako, baina, era berean, “genuena berreskuratu dugulako” ere bere tristezia ere agertu dute. Izan ere, langileen ustez, kalera irteteko arrazoia subrogazioaren sinadura baino, KPI ren urteko igoera izan beharko luke "eta hori ez dugu lortu".