Zinema sozialeko zikloko lehen saioa izan zen atzo

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 9a

Musika eta Gizartea, hori izan zen astelehenean Danok Kidek antolatutako Zinema Sozialaren zikloaren seigarren edizioari hasiera eman zion gaia.
Copying Beethoven filmea ikusi ostean, Gipuzkoako Ateneoko lehendakariak Angel Garcia Rondak musikari buruz hitzaldia eman zuen. Garcia Rondak musikariak musika sortzerakoa sentitzen duenari buruz aritu zen, gainera historiari errepaso ederra eman zion, musika nola sortu zen ere azaldu baitzuen.
Hurrengo saioa, datorren astelehenean izango da, otsailaren 15ean. Bigarren saio honetan, Balzac y la joven costurera china filma eskaini ondoren, Literatura eta Gizarteari buruz arituko dira solasean Mª Carmen Perezekin.