Inauteriak iritsi dira Lasarte-Oriara

Txintxarri Aldizkaria 2010ko ots. 12a, 01:00

Ostegun gizena. Manuel Lekuona kultur etxeko areto nagusia pirataz, pailazoz, superheroiz eta gurasoz beteta zegoen.
Taula gainean, Udal Musika Eskolako txikiek Intxaurrauskailuaren musikaren erritmoan dantza egin eta Paristik datorren rap berezia abestu zuten.
Ostean, trikitixa, teklatu, gitarra, bibolin eta flautaren doinuak entzun ziren eta ezusteko ugari egon zen.

Larunbatean desfile eta diskofesta

Larunbata arratsaldean, 18:00etatik aurrera, konpartsen eta zinema izarren desfilea antolatu da herrian.
Iñigo de Loiola kaletik aterata. Emakumeen Zentro Zibikoa, Erketz Dantza Taldea, Zabaleta Auzolan Elkartea, Ttakun Kultur Elkartea, Zakilixut, Jalgune, Udal Musika Eskola eta Oriako txaranga erdialdeko kaleetan zehar ibiliko dira. Bi geldialdi egingo dituzte, bata Andatza plazan eta bestea, Udaletxe parean eta bertan Erketz eta Zentro Zibikoko kideek bere dantzan eskainiko dituzte.
Kiroldegi ondoko frontoi berrian amaituko da desfilea, bertan emanaldi ezberdinak izango dira. Hasteko Emakumeen Zentro Zibikoko eta Erketz Dantza Taldeko kideen dantzak ikusiko dira.
Jarraian, desfilean parte hartu duten talde ezberdinek prestatutako emanaldiak ikusiko dira.
Festarekin jarraitzeko, Lasarte-Oriako Udalak 23:00etan disko-festa antolatu du Andatza plazan.

Euskal Inauteriak

Biharamunean, berriz, Euskal Inauterietako jantziak eta dantzak ikusteko aukera egongo da goiz eta arratsaldez.
Hau izango dira Inauteriei agurra egingo dion taldea, Ilargi taberna parean, hartza eta Miel Otxin erreaz.