Lasarte-Oriako Udalak aitorpen instituzionala egingo die astelehenean terrorismoaren biktimei. Alkatetzatik adierazi dutenez “plaka honen bitartez, biktimen adorea eta zorigaitzaren aurrean izan duten duintasuna aditzera eman nahi da”.
Eguerdiko 12:00etan Udaletxean egingo den ekitaldian, musikak, hitzak eta oroigarriak izango dute leku, baita bi plaken estalgabetzeak ere.
Udal korporazioko kideekin batera ekitaldian izango dira, besteak beste, Barne-Arazoetako Ministerioko Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendari Orokorra, Jose Manuel Rodriguez; Gobernuko Delegatua Euskadin, Miguel Angel Cabieces; Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburua, Rodolfo Ares; Terrorismoaren Biktimen Aldeko Bulegoko Zuzendaria, Maixabel Lasa edo Gipuzkoako Batzar Orokorretako Presidentea, Rafaela Romero.