Ertzaintzak asteazken egunsentian 20 urteko gazte bat atxilotu zuen Lasarte-Orian bere neska laguna erasotzeagatik eta laban batekin mehatxatzeagatik. Biktimaren arabera, erasoa eztabaida baten ondorioz etorri zen.
Emakumeak etxetik ihes egitea lortu eta bizilagun batzuen laguntza izan zuen. Erasoak eragindako zauriak osasun zentro batean sendatu zizkioten. Emakumeen kontrako indarkeri-erasoa egotzita atxilotu zuten gizona.
Lasarte-Oriako alkatetzak erasoa gaitzetsi du, gizon eta emakumeen hartuemanetan indarkeria desagertzeko konpromezua berretsiz, eta bere eskura dituen beharrezko instrumentu guztiak martxan jarriko dituela aipatuz. Halaber, lasarteoriatarrei, emakumeen indarkeriaren kontra agertzeko deia luzatu die, indarkeria gaitzetsi, lekurik ez eman eta isiltasuna apurtuz.