Igandean jasoko du Antonio Mercerok Ohorezko Goya

Txintxarri 2010eko otsailaren 12a

Antonio Mercero lasarteoriatarraren ibilbide artistikoaren garrantzia ukatuko duenik ez dago. Estatuko Arte eta Zientzia Zinematografikoen akademiak ere Lasarte-Oriako zuzendariaren lana aintzat hartu, eta aurtengo Goya sarien edizioan, Ohorezko Goya emango diote
73 urteko zuzendari eta ekoizleak eremu ezberdinetan lortu du onespena. 50 urte bete dira lasarteoriatarra zinema munduan murgildu zenetik, eta bere lanbidean urrezko ezteiak ospatzeko, zer hobe, Ohorezko Goya jasotzea eta aitorpen hori baino.
Igandean, gaueko 22:00etan hasiko den gala, TVEko lehenengo kateak zuzenean eskainiko du. Amaitzean, Antonio Mercerok zuzendutako "Planta 4ª" filma emango dute.