Udaletxeko Obrak eta Hirigintza sailaren bulegoak Ganbo Kaleko 1. zenbakian dagoen Udal Euskaltegi zaharrera tokialdatzekoak direla eta, herritarrei aditzera ematen zaie zerbitzua publikoarentzat itxita egongo dela 2010eko otsailaren 12tik otsailaren 20ra, bi egunok barne. Otsailaren 22an hasiko dira egoitza berrian jendearen aurrean lanean.
Premiazkoak eta urgenteak diren kontsultak 943 376 189 telefono zenbakian egin daitezke, edota posta elektronikoaren bidez mezua hirigintza@lasarte-oria.org helbidera bidalita.