Lehengo asteburuan, Arrasaten, kadete eta amateur mailako banakako txapelketaren lehen sailkapen saioa izan zen eta Maite Ruedaren lau neskentzat, Aizpea Arroyo, Ane Ayestaran, Miren Aizpiri eta Garazi Gomezentzat urteko lehen txapelketa izan zen.
Aizpea eta Ane kadeteek uztaiarekin lan egin zuten. Miren eta Garazi jubenilak borrekin egin zuten saioa.
Entrenatzaileak azaldu digunez, “zaila ikusten dugu neskak finalera iristea. Araudi aldaketa egon da aurten eta hurrengo jardunaldia, gainera, aurten ikasi duten tresnarekin egin behar dute, kadeteek borrekin eta jubenilek zintarekin.”
Hala ere, “Aizpeak dauzka aukera gehien jardunaldi honetan 4. postua eskuratu duelako,” aipatu du.
Bigarren fasea, apirilaren 17an jokatuko da eta orduan, LOKEko gimnastak zortzi lehenen artean geratzen badira, maiatzaren 8an Tolosako finalean lehiatuko dira.
Udaberriko Torneoa
Bestalde, taldeek martxoaren 7an hasiko dute lehiaketa, Astigarragan, Udaberriko Torneoa.
Bi talde alebinek saioa 3 pilota eta 2 esku hutsik egingo dute eta infantilek 5 uztaiekin.
“Bigarren fasea, berriz, maiatzak 22an jokatuko dute tresna berdinekin. Irabazlea bi jardunaldien emaitzak gehituz erabakiko da”, azaldu digu entrenatzaileak.