Jose Ramon Latorrek urrezko domina eta brontzezkoa ekarri zituen herrira.
Latorre dugu 200 metrotako lasterketako Gipuzkoako txapeldun berria. Sailkapeneko lasterketan erraz irabazi zuen 45 segundo-milareneko errentarekin eta finalean, 22,56 segundoko markarekin garaipena eskuratu zuen.
Era berean, 60 metroetako lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen 7,08 segunduko denborarekin.
Iñigo Sevillano atleta gazteak, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen 60 metro hesiekin proban.
LOKEko atletak
Herriko ordezkaritza LOKEko atletekin osatu zen. Bere probako finalean partea hartu zuten ia guztiek eta emaitza onak lortu zituzten haien mailan lehiatzen ez zirela kontuan izanik.
Gaizka Ormazabal jubenila, Latorreren antzera, 200 metrotako eta 60 metrotako finalean lehiatu zen. Baina emaitzak bestelakoak izan ziren, 200 metrotako proban seigarren izan zen eta 60 metroetan 8. postuan amaitu zuen lasterketa.
Irati Larrañaga ere bi probatan aritu zen, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean, eta bietan 4. postua eskuratu zuen.
Unai Imazek, berriz, 800 metrotako proba egin zuen eta bosgarren gipuzkoarra izan zen helmugan.
Eta azkenik, Eneritz Imaz, 60 metrotako finalerako sailkatu zen, zortzigarren denbora eginaz baina ez zen finalera aurkeztu sailkatua ez zegoela pentsatzen zuelako.
Espainiako txapelketa
Era berean, LOKEko Leire Amianok kadete mailako Espainiako txapelketan parte hartu zuen Oviedon. Atleta gazteak 11. postua eskuratu zuen pertikako proban.