Iragana, oraina eta etorkizuna

inaki-erauskin 2010eko otsailaren 12a

Orainean bizi gara... baina azken egunotako gertakariek iraganera eta etorkizunera "garraiatu" didate.
Alde batetik, bizitzako gora beherak direla eta, Landaberri ikastolarekin harremanetan hasi gara berriro. Iraganera begiratzeak nire barnean nostalgia punttu bat sor arazi du. Gainera, ikastolan ikusitako zenbait irakasle nire garaikoak izan ziren baita ere... duela urte dexente. Ni, adibidez, Andre Joakina Enean izan nintzen oinarrizko hezkuntza orokorraren hasieran eta 1976-77 ikasturtean Landaberri Ikastolak Zubietan zuen egoitza berrira aldatu ginen. Ikastolara bueltatzeak burua garai haietara garraiatzea ekarri dit eta... garaiak aldatu direla ederki sumatzen da!!! Garai polita izan zen hura, bai jauna!!! Eta oraingoa ere, bai jauna!!!
Bestetik, pentsioen inguruan dabilen liskarra dela eta, etorkizunera begiratu dut. Non izango naiz ni 2025-2050 urte-garaian? Hainbat ikerketa zentzudunek argi eta garbi adierazten dute tarte horretan ez garela pentsioei aurre egiteko gai izango gauzak dauden bezala jarraitzen badute. Gizarte Segurantzak eskatzen du herri baten biztanleria-kopuruak piramide itxura behar duela ("askok" ordaindu eta "gutxik" jaso) behar bezala funtzionatzeko, eta, aldiz, piramidearen itxura geroz eta gutxiago dauka. Horrek aldakuntzak eskatzen ditu, nahiz eta nahi ez izan: jubilatzeko urtemuga atzeratzea, kotizazio-urte gehiago sartzea kalkulutan, eta beste hainbat neurri. Gauza hauengatik, besteak beste, ezagutu izan zaio ekonomiari zientzi "iluna".
Beno, besterik ez... Ah, bai!!! Azkenean udaletxeak itxi du Brijidatarren plazaren ondoan zegoen zuloa eta amaitzen hasi dira Parrokiaren ondoko gunea... Zorionak!!!