12 PSE-EEko egoitzan Aresekin solasaldia

Txintxarri 2010eko otsailaren 12a

Eusko Jaularitzako Barne sailburu Rodolfo Aresek Lasarte-Oria bisitatuko du gaur. Ekimena aldiro eta herri ezberdinetan PSE-EE alderdiak antolatzen dituen mahainguruen baitan koka dezakegu. Oraingoan, Lasarte-Oriaren txanda izango da.
Arratsaldeko 19:00etan, PSE-EE alderdi politikoak Ganbo 1 kalean duen egoitzan herritarrekin bildu eta mahaingurua egingo du. Horregatik, alderdiko kide eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu nahi die. Mahainguru honetan ez dago gaia zehazturik, gai ezberdinak eta oso bestelakoak jorratuko dira, bertaratzen direnen galderen arabera.