12 “Liburua ez da nobela bat, motzagoa da, lehengo ohituren kontakizuna”

Nerea Eizagirre 2010eko otsailaren 12a

Jose Luis Navarroren [i]Relato breve de Lasarte-Oria[/i] liburua gaur arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko da Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. Aurkezpenari aurreratuz, egilearekin solasaldia izan dugu liburuaren berri gehiago jakiteko.

Lasarte-Oriako historiari buruzko bigarren liburua du Jose Luis Navarrok. Aurrekoan, Retazos de la vida de Lasarte y Oria del siglo XX a traves de la prensa liburuan herriari buruz egunkarietan argitaratutakoa aurkeztu zigun; oraingoan, berriz, Relato breve de Lasarte-Oria liburuan, horietako gertaera batzuk aukeratu eta Lasarte-Oriako familia batek bizitakoa kontatuko digu.