12 Auto-zirkuitua gogoan

Txintxarri 2010eko otsailaren 12a

Herriko auto-zirkuituari eta bertan egindako lasterketei buruzko argazki erakusketa inauguratu zuten ostiralean Manuel Lekuona kultur etxeko erakusketa aretoan.
Udal ordezkariak eta herritar ugari bildu ziren erakusketa hau osatzen duten 85 argazkiak ikusi eta garai haiek gogoratzeko.
Donostiak, Gipuzkoak eta Euskadik 1923. eta 33. urteen artean izandako garrantzi turistikoaren irudi ahaztezin bat eskaintzen digu erakusketa honek, baita gure herriko historiaren zati bat ere.
Kutxa Fototekako Fondoak antolatutako erakusketa astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, otsailaren 26ra arte.