13 Gauean giro ederra

Txintxarri 2010eko otsailaren 13a

Aurten desfile bateraturako Filmen gaia proposatu zitzaion herriari. Egia esan nahiko gai zabala da, kontutan izan behar dugu marrazki bizidunak ere zaku berean sartu daitezkela. Horregatik edo jendeak ondo pasatzeko gogoa zuelako edo, aurten herritar ugari atera zen mozorroturik kalera. Egunez, desfilea medio, jendea goizago zebilen mozorroturik, batez ere haurrak dituztenak. Baina gazteak normalean gauerako prestatzen dira, parrandan mozorroturik ateratzeko. Aurten gainera, inoiz baino taberna gehiago animatu dira beraien lokalak dekoratzera eta horrek oso giro ona sortu zuen herrian.
Txintxarrikook argazki kamerarekin atera ginen larunbat gauen, eta hurrengo orritan dituzue topatutakoaren adibide batzuk. Den denak ezin ditugunez sartu, www.txintxarri.info web atarian izango duzue gaurtik aukera gainerako argazkiak.