Lasarte-Oriari buruz maitasunez idatzitako kontakizuna

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 14a

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kulturetxeko hitzaldi aretoa, ostirala arratsaldean jendez gainezka zegoen. Jose Luis Navarroren Relato breve de Lasarte liburuaren aurkezpena zen horren arrazoia.
Jone Altuna, Kultura Saileko buruaren hitzetan, “Lasarteri buruz maitasunez idatzitako kontakizuna eta opari paregabea“ da liburua.
Eta honetaz gain, istorio honetako familiaren berri eman zuen, baita bertan agertzen den Krimenen etxearen txikitako oroitzapenak ere aipatu zituen Kultura Saileko buruak.
Relato breve de Lasarte idatzi duen hirugarren liburua izan arren, urduri agertu zen Jose Luis Navarro aurkezpenean. Familiari egindako eskaintza aipatu eta liburua idazten lagundu dioten lagunei eskerrak eman ostean, liburuaren nondik norakoak azaldu zituen.
Era berean, herriari buruzko bibliografia handitzeko egiten zuela ere adierazi zuen aurkezpenean, baita gaitasun handiko gazte jendea dagoela herrian lan honekin jarraitzeko ere.
Gerturatutako guztiei eskerrak eman zizkien idazleak, “Dan Brown edo Larsson idazleen antzera sentitzen naiz orain. Baina ziur nago haien aurkezpenetara doan jendeak ez duela zuek duzuen kalitatea,” esanaz.
Eta ekitaldia Relato breve de Lasarte liburuaren sinaketarekin amaitu zen.