Ares PSOEren egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 15a

Rodolfo Ares barne sailburua Lasarte-Orian izan zen ostiral arratsaldean. Iluntzeko 19:00etatik aurrera hitzaldia eman zuen PSOEren egoitzan 30en bat alderdikideren aurrean une politikoa eta Gobernuan daudenetik izan diren aldaketei buruz. Ana Urchueguiak egin zuen aurkezpena eta hitzaldian izan ziren besteak beste Iñaki Mugica, Lourdes Acevedo eta Jesus M. Zaballos zinegotziak ere.