Terrorismoaren biktimen oroimenezko ekitaldia eguerdian

Txintxarri 2010eko otsailaren 15a

Gaur eguerdiko 12:00etan Lasarte-Oriako Udalak terrorismoaren biktimen adorea eta zorigaitzaren aurrean izan duten duintasuna aditzera eman nahi du.
Era honetara, Udal Batzar aretoan, musika eta hitza izango dira nagusi, oroigarri banaketa ere egingo da; Udaletxearen sarreran, berriz, bi plaka desestaliko dira.
Udaletxean antolatu den ekitaldira, Udal korporazioko kideekin batera ekitaldian, besteak beste, Barne-Arazoetako Ministerioko, Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako, Terrorismoaren Biktimen Aldeko Bulegoko eta Gipuzkoako Batzar Orokorretako ordezkariak egongo dira.