Buruntzaldeko udalek, eskualdeko euskaltegi guztiekin batera, herritarrei gogorarazi nahi diete, Zu bai zortea! kanpainarekin aukera paregabea dutela eskualdeko herrialdeetako edozein euskaltegitan matrikulatzeko. Izan ere, ordutegien aukera oso zabala baita eremuko euskaltegietan, baita ikasmailena ere.
Euskaltegi bakoitzaren eskaintzaren berri euskara.buruntzaldea.org web gunean ikus daitekeela gogorarazten dute. Web orrialdean bertan, gainera, bakoitzak bere euskara-mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa egiteko aukera dago oso modu sinplean.
Era berean, Udal bakoitzak euskara ikasten diharduten herritarrentzat dituen diru-laguntzak orrialdean bertan kontsulta daitezke.
Otsailean zehar, matrikula irekita dago eremuko euskaltegietan. Lasarte-Oriako euskaltegiekin harremanetan jartzeko hurrengo telefono zenbakietara deitu behar da, Muntteri AEK euskaltegia, 943 372 863 eta Lasarte-Oriako udal-euskaltegia, 943 361 621.