Azkorte bideko norabide bat itxia

Txintxarri 2010eko otsailaren 15a

Saneamenduko kolektore intertzeptore orokorreko obrak direla eta, gaur Azkorte bidean lanean hasiko dira, Oria etorbidetik Bidebitarte baserri ondoko errekaraino.
Obrak lau astetan zehar luzatuko direla aurreikusten da, horregatik, denbora horretan, Azkorte bidearen hasieran errepidearen alde bat itxita egongo da eta trafikoa modu alternatiboan erregulatuko da behin-behineko semaforoekin.
Era berean, Udalak jakin arazten du, Tribunak kaleko bizilagunengan ere eragina izango dutela lan hauek eta Azkorte biderako sarbidea semaforoen bidez erregulatuta egongo dela.