15 ETAko biktimen oroimenez

Txintxarri 2010eko otsailaren 15a

Lasarte-Oriako Udalak ETAko biktimak oroitu eta omentzeko ekitaldi instituzionala egin zuen astelehena eguerdian.
Herritarrak, udal korporazioko kideak, Estatuko eta lurraldeko ordezkariak eta biktimak, zein haien senideak batu ziren Udaleko batzar aretoan.
Ekitaldiak hamaika pertsona omendu zituen bereziki, eraildako Antonio Huegun Iruretagoiena, Jose Javier Urritegi Aranburu, Alejandro Saenz Sanchez, Jose Herrero Quiles, Alfonso Morcillo Calero, Miguel Angel Blanco Garrido, Froilan Elespe eta Begoña Urroz Ibarrola eta zauritutako Pilar Calahorra Escalada, Dominica Navarro del Amo eta Francisco Fontela Albor. Era honetara, Lasarte-Orian egindako atentatuetako biktimak eta udalerritik kanpo atentatu baten biktima izan diren udalerriko bizilagunei oroi berezia egin zien Udalak.