Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileen karneta ateratzeko, arrisku handikoa eta ostalaritzako sektoreari zuzendua.
Ikastaroa martxoaren 8an eta 9an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan, 16:00etik 19:00etara. Informazio gehiago jasotzeko edo izen emateko, deitu 943 533 303 telefonora.