Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arantza Lorenzo nutrizionistaren laguntzaz, Udal euskaltegiko ikasleek era egokian elikatzen ikasi zuten asteazkenean. Elikadura orekatua zer den eta hau lortzeko eman behar diren pausuak azaldu zituen. Eta, era berean, gaizki elikatzeak sortzen dituen gaixotasunak aztertu zituen, gehiegi jateagatik edo gutxi jateagatik, hau da, obesitatea, kolesterola, anemia, osteoporosiaz mintzo zen. Amaieran, gaixotasunei buruzko dinamika egin zuten taldeka.