Zubizarreta eta Elizalde Euskadiko txapeldun orde

Txintxarri 2010eko otsailaren 19a

Errenteriako Galtzarabordako kiroldegian jokatu zen lehengo igandean 23 urte azpiko Euskadiko txapelketa eta LOKEko judokek lau domina eskuratu zituzten, zilarrezko bi, Leire Zubizarretak eta Iñaki Elizaldek lortuak eta brontzezkoak beste biak, Mario Garrido eta Beñat Eleiceguik eskuratu zituzten.
Leire Zubizarretak Usurbilgo taldeko Nerea Arruti izan zuen aurrean 70 kilo azpiko mailako txapela eskuratzeko. Lasarteoriatarrak ez zuen zorterik izan eta bigarren postuarekin bueltatu zen etxera.
Iñaki Elizaldek, berriz, ligaxka jokatu zuen eta honen arabera banatu ziren pisu honetako postuak. honela bigarren postua eskuratu zuen.
Mario Garrido eta Beñat Elizegi judokak final aurrekoetan erori ziren eta brontzezko domina eskuratu zuten bakoitzak bere pisuan.
Hauetaz gain, Asier Sagasti ere lehiatu zen, 81 kilo azpiko mailan. Final laurdenetan erori zen eta 5. postua eskuratu zuen.
Gorka Aristegi entrenatzaileak adierazi digunez, “oso emaitza onak dira, Iñaki eta Leirek, apirilean jokatuko den Espainiako txapelketako sailkapen saiorako txartela eskuratu baitute.”

Junior mailako txapelketa

Lehengo astean, 23 urte azpiko txapelketarako sailkatu ziren Zubizarreta eta Elizalde eta asteburu honetan, igandean, Tuteran junior mailako sailkapen saioan lehiatuko dira biak, Esteban Martinezen judoka gaztearekin batera.
LOKEko hiru judokek Espainiako txapelketan egoteko ahalegin guztiak egingo dituzte, izan ere, Euskadi, Errioxa, Nafarroa eta Aragoiko judoka onenak izango dituzte aurrez aurre.

Gipuzkoako txapelketa

Bestalde, larunbatean, Gorka Aristegik entrenatutako Oscar Garrido, Fermin Balda, Imanol Gonzalez, Asier Zubizarreta eta Ander Curiel gaztetxoen txanda izango da.
Hauek guztiak, Hernanin antolatu den txapelketan, infantil mailako Gipuzkoako txapeldun izateko gogor borrokatuko dira.