20 Ederki pasa zuten haur eta gurasoek antzerkian

Txintxarri 2010eko otsailaren 20a

Microglobophone, katraska konpainia katalanaren lanarekin oso ondo pasa zuten larunbat arratsaldean Kultur Etxean izan ziren haur eta helduek. Hitza ia erabili gabe, musika eta soinuekin batera, keinu eta gorputz adierazpenaren bidez hainbat gertaera barregarri sortu zituzten taldeko bi aktoreek. Tarteka ikusleen artera ere jaitsi ziren eta publikotik ikusleren bat ere atera zuten oholtzara. Lan ona egin zuten irudiko bi aktoreek.