20 Isiltasunaz gogoratu zuten Velez

Txintxarri 2010eko otsailaren 20a

Lasarte-Oriako Alkatetzak deituta, larunbatean eguerdiko 12:00etan hainbat herritar bildu ziren Udaletxe aurrean, Isabel Velez herritarraren hilketa gaitzesteko. Ordu laurden egon ziren isiltasunean eta bukaeran txalo egin zuten bezperan, ostiralean, ustez bere semeak hil zuen 48 urteko herritarra gogoratzeko.
Jaurlaritzako Barne sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 23 urteko semea, ustez arazo psikiatrikoak dituena, atxilotu egin zuen ostiralean bertan hiltzailea delakoan.

Gertaera

Ostiralean, 14:00ak aldera izan zen heriotzaren berri Oria auzoko Zelaialde kalean. Bizilagunek deitu zioten Ertzantzari gazte bat emakumea jipoitzen ari zela eta. Ustez labankadaz egindako zauri larriak zituenez, anbulantziari deitu zioten hauek, baina Osasun-zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin bertara iritsi zirenean.