450 tona elikadura Saharara bidean

Txintxarri 2010eko otsailaren 22a

VI. Sahararen Euskal Karabana atera zen Gasteizetik, larunbatean.
Sahararen herriaren lagunak taldeak jakin arazi digunez, aurten 450 tona bideratu dira Saharako kanpamentuetara. Honela,iaz baino 50 tona gehiago bildu dira eta honek Euskal Herriak Saharar herriarekin duen elkartasuna erakusten du.
Hau guztiagatik, oso pozik agertu dira Sahararen herriaren lagunak eta eskerrak eman nahi die ekimenean elikagaiak eman dituzten herritar guztiei.
Honetaz gain, karabanako ohizko kamioi kopururi bat gehitu behar izan diotela ere adierazi du taldeak.
Era honetara, Donostiako autobus gidari bolondresek 9 kamioi daramatzate Alacantera elikagai eta konpresaz beteak.

Saharako maratoia

Era berean, ostiralean Saharako maratoiean parte hartuko duten herritarrek Lasarte-Oriatik abiatu ziren Tindouf -eko basamortuetara.
Elkartasun lasterketa honetako bidaiaren antolatzaileek idatzi bat bidali dute, non haien helburua, 100 euskaldun Saharako maratoiean egotea eta hegaldia Loiutik ateratzea, burutzen lagundu dieten pertsonei eskerrak ematen dizkieten. “Hau zen egina genuen apustua eta Euskal Herritarren laguntza izan dugu zeregin horretan. Eskerrik asko,” diote antolatzaileek.
Haien helburua lortzetik gertu egon direla adierazten dute eta pozik agertzen dira “elkartasun bidai honekin bat egin dugulako denok eta argi utzi ere euskaldunok bat egiten dugula Saharako herriarekin”.
Baina haien esku ez dauden arazoak helburua guztiz ez betetzea ekarri du. Izan ere, Air Algerie hegazkin konpainiak txartelen prezioa aldatzea, ezinezkoa egin du bidaia Bilbotik egitea eta Madriletik abiatu dira guztiak.
“Beste aukera batzuk ikusteko ere oso denbora tarte txikia izan dugu eta atzera egin behar izan dugu haserako bidaia asmoan, alegia, Loiutik ateratzea,” azaltzen dute.
Hala ere, nahiz eta proiektu saiakera hutsean geratu, esperantza badute antolatzaileek, “noizbait lortuko dugun segurtasunarekin,” hitzekin amaitzen baita oharra.