Ana Urchueguia alkatea Euskadiko delegatua izango da Txile eta Perun

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 23a

Ana Urchueguia alkatea Txilera eta Perura joango da Euskadiko delegatu moduan, beraz hurrengo hauteskundeetara ez da hautagai moduan aurkeztuko. Diario Vasco egunkariaren arabera, legealdi hau alkate moduan bukatuko duenik ez da ziurra.
Bera ordezkatzeko Iñaki Mujika eta Jesus Maria Zaballos dira hautagai posibleak.

Honen inguruan hitz egingo du gaur eguerdian 13:30ean Lasarte-Oriako Udaleko Pleno aretoan. Horren berri izango duzue web atari honetan arratsaldean.