Txantxagorria pausatu zaio presoari leihoan. Txorrotxioka bazkaloste eguzkitsuan.
Txantxangorria: Txintxarria ekarri dizut. Otsailaren 15a, Askatasun Parkea... ikusi ikusi
(irakurri det lasai arraio)
Presoa: Interesantia.
Tx: Duda sortu zait. Euren gain hartu behar dituzte behingoz haiek eraildakoak?
Pr: Ze ironikoa, Txantxa. Esku odoldua lixibaz zuritzen artistak bihotz zuriok! Oroitzen zera Mikel Donostian afusilatu zutelarik, haren omenaldian zenbat herritar jipoitu zuten Galindoren gizonek Urchueguiarekin eskuz esku?
Tx: Je! Eta Udala erabili zuten gune operatibo gisa!
Pr: Eta eskuz esku... Hernanin hamarnaka herritar afusilatu zituztenekin inauguratu behar omen dute, zera...
Tx: "Askatasun Parkea".
Pr: Eta zer diozu Iñaki eta Argi 1989an heriotzera kondenatu zituztenean?
Tx: PSOEk diseinatua, bai. Dispertsioa. Juankar Almerian... Denbora kontua zen. Ondo asko bazekiten, bai.
Pr: Barrionuevok inspiratuko zituen parkearen izenarekin zuk uste?
Tx: Edo Verak, edo Galindok berak. Denak dira kalean eta.
Pr: GAL siglak asmatuta ia hogeitamar euskal herritar erail eta gero.
Tx: Egindakoa euren gain hartzeko ere ez dira gauza.
Pr: Begira Jon. Zer egin ote dute Jon Anzarekin? Non lurperatu ote dute?
Tx: Inpunitatearen eremua. Ene!
Pr: PSOE agintean. Burura datozkit ustelkeria, heroina, ETTak...
Tx: Inpunitatearen eremua zabal zabal.
Pr: Baina Bilbon 44000 buru bihotz. Milaka taupada Askatasunaren Parkeruntz.
Tx: Agur, Politta. Etorkizuna, herritar antolatuena da. Tiocfaidh ár lá!
Pr: Aio Txantxa. Eman muxutxo bana burkideei, senideei... eta herritarrei: animo!
Salto egin du Txantxangorriak. Hegoak zabalik badoa Euskal Herriruntz.
Xabier Lauzirika Agirre