Erretiro-pentsioaz IUren bulegoan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 26a

CCOOko Eduardo Garcia dudarik gabe pilpilean den gai bati buruz aritu zen ostegunean IUko bulegoan, erretiratu eta gero jasoko dugun ordain-sariari eta PSOEren gobernuak iragarri dituen aldaketei buruz. Erretiratzeko adina 65etik 67 urtera pasatzeko asmoa edo eredua pribatizatzeko arriskua nabarmendu zituen hizlariak. Ricardo Ortega zinegotzia eta Josean Cuesta Michelingo langileen ordezkaria ere izan ziren mahaian eta ikusleen artean besteak beste Antton Carrera legebiltzarkidea.