Zinema sozialaren zikloari buruz balantze ona egin du Danok Kidek

Txintxarri 2010eko otsailaren 26a

Lehengo astelehenean, La joven de la perla filma eta artea eta gizartea aztertuz, Danok Kidek, Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz, antolatzen duen Zinema sozialeko VI. zikloari amaiera eman zitzaion.
Herri guztiari irekia dagoen ekimena honetara, 80 eta 90 pertsona inguru hurbildu dira saio bakoitzera.
“Aurtengo edizioak saio bat gutxiago izan du, egoera ekonomikoa dela medio,” eta hala ere, irakurketa ona egin dute antolatzaileek ziklora hurbildu diren ikusleen adierazpenak, hala nola, “asko gozatu dugu eta motza iruditu zaigu” edo “filmak eta hizlariak ongi aukeratu dituzte eta interes handiko zikloa izan da” izan baitira.

Aukeraz baliatu

Hala ere, herritarrek kultura eta gizarte arloan aberasteko aukera honetaz gehiago baliatu beharko liratekeela azpimarratzen dute antolatzaileek.
“Herritarrengan estimuluak sortu nahi ditugu, gazte zein helduetan. Baina gazte jende gutxi dator eta pena da pelikula onak ikusi eta belaunaldi desberdinek gaiari buruz duten ikuspegia partekatzeko aukera galtzea,” adierazten dute.

Zikloaren helburuak

Danok Kidek 6 urte daramatza zikloa antolatzen, Kultur etxearen laguntzaz, eta zikloan jorratzen diren gaiekiko sentsibilizazioa eta interesa sortzea eta, era berean, gaiak eta honen ondorioak denboran zehar gizartean izan duten garrantzia aztertzea dute helburu.
Horregatik, ildo beretik lanean jarraituko dutela jakinarazten dute, izan ere, “ekimen hau ezin daiteke utzi,” adierazi dute.