Gaur eguerdirako iragarritako ziklogenesiaren aurrean udalak arriskuak saihestea eskatzen du

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 27a

Lasarte-Oriako Udalak Euskalmetek iragarri duen ziklogenesi lehergarria dela eta, honako pausu hauek jarraitzea gomendatzen die. Larunbata eguerdi aldera, 140 km/orduko haize boladak egon daitezke, mendi aldean bereziki. Horregatik Udalak arriskuak saihestea eskatzen du, hau da, zuhaitz, teilatu erlaitz, pareta edo publizitate hesietatik aldendu, etxeko terraza edo balkoitan egon daitezken loreontziak barrura sartu eta ate, zein leihoak ongi ixtea. Era berean, autoarekin joan-etorriak saihestea.