27 Andaluziako Eguna ospatuko dute asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko otsailaren 27a

Otsailaren 28a egun handia ospatzen da Andaluzian eta lurralde honetatik kanpo bizi diren milaka andaluziarrentzat ere egun oso berezia da.
Andaluzia Eguna ospatuko dute mundu osoko andaluziarrek igandean eta Lasarte-Orian bizi direnek ere hainbat ospakizun ekitaldi antolatu dituzte astebururako. Aurten gainera egun handia jai egunez suertatu da eta Semblante Andaluz elkarteko kideek egitarau zabala antolatu dute larunbat eta iganderako.
Bihar larunbata jaialdi berezia eskainiko dute Manuel Lekuona kultur Etxean, Semblante Andaluz Kultur Elkarteko talde ezberdinek arratsaldeko 19:30etan hasira. Kantuan eta dantzan arituko dira elkarteko zenbait talde.