Ttakun Kultur Elkarteak, Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin antolatutako bertso paper lehiaketako irabazleek ostiralean goizeko 10:30etatik aurrera jaso zituzten sariak. Sari emaileak, batetik, Ricardo Ortega, Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko Burua izan zen Udalaren izenean eta bestetik Edu Galardi, Ttakun Kultur Elkarteko lehendakari ordea.
Landaberri eta Sasoeta Zumaburu ikastetxeetako lanik onenek jaso zituzten sariak. Landaberri ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, lehenengo saria: Iñigo Otaegik jaso zuen eta aipamen berezia eskuratu zuten, Xuban Ollokiegi eta Asier Olmos-ek-
Landaberriko DBH Bigarren Hezkuntzari dagokion saria, berriz, Maider Galardik jaso zuen. Sasoeta-Zumaburu ikastetxeari dagokionez Lehen Hezkuntzako ikasleen artean Aroa Sotomayor, Nere Diez eta Yeray Jaenes-en sorta saritu zuten eta aipamen berezia jaso zuten Amaia Arruabarrena eta Djan Molinak.
Sari banaketaren ondoren beste saiotxo bat egin zuten Ane Labaka eta Uxue Alberdik, jendarterta ere atera ziren neska mutilak zirikatzera.
Irabazleen bertso sortak
Landaberri LH ikastolako 1. saria, Iñigo Otaegi
Gaia: gustuko duzu ingelesa?
Zuretzat nik daukat gaur
galdera erreza
ez da inolaz ere
bate aldrebesa
ez luzatu gehiegi
daukat nahiko presa
hitzegiten al duzu
hizkuntz ingelesa?
Oso gustokoa dut
baina ni naiz txarra
hitzegiten hasten naiz
eragiteu parra
nik ez dakit esaten
ezta hitz bakarra
ni ingeleserako
naiz nahiko baldarra
Gutxienez jakingozu
eye dala begia
fish arria dala ta
bread berriz ogia
ezer ez dakizula
ote da egia
ikasi nahi badezu
hartu hiztegia
Kaso egingo dizut
ta hasi ikasten
eta lehendabiziko
sartu interneten
Elhuyar hiztegian
hitz batzuk itzultzen
edo bestela sartzen
akademi baten
Sasoeta-Zumaburuko ikastetxeko 1. saria, Aroa Sotomayor, Nere Diez eta Yeray Jaenes
Gaia: gustuko duzu ingelesa?
Guri gustatzen zaigu
ingelesa ikastea
eta ikasteko
behar dugu bakea
beti etxeko-lanak
nahi degu izatea
akademiara goaz
hau da hau zortea
Gure irakaslea
da oso azkarra
baina dantza egiten
da oso kaxkarra
eta beti gurekin
badauka indarra
pazientzia galtzen badu
bihurtzen da baldarra
Landaberri DBH ikastolako 1. saria Maider Galardi
Gaia: atzo amets egin nuen
1. Guztiz iluna dagoen gelan
esnatu naiz, bero-bero,
ohe batean etzanda nago
izerditan, eri ero.
Bart gertatu zenataz oroitu
naiz, berehala, bai gero!
Amets gaizto hau ametsa soilik
izatea dut espero.
2. Egunero bezala lokartu
hamaika terdik aldera,
gauerdia pasata izan zen
jende horren etorrera.
Atea golpez puskatu zuten
txikituaz goitik behera.
Imajina dezakezuenez,
sekulako egoera!
3. Ostikokoa nere gurasoak
utzi dituzte aparte.
Hankaz gora laga dute dena
ni gelan aurkitu arte.
Burua zapiz estali eta
bide guztian gereizpe.
Jaso ditudan jipoi guztiek
berriro lokartu naute.
4. Beste biderik ez dut izan ta,
azkenean nik aitortu.
Besotik bortizki heldu naute,
gero zelda hontan sartu.
Hemendik aurrerako bizitza:
bakardade-basamortu.
Zorigaitzeko amets-gaizto hau
benetako zait bihurtu.