Larunbatean, Manuel Lekuona kultur etxea giro Rozieroaz bete zen antolatutako jaialdiari esker. Dantzan aritu ziren Semblante Andaluzeko txikienetatik handienetara, bertaratutako publikoa ederki aski gozaraziz prestatutako emanaldi paregabearekin. Gitanillos del Alba, Duende Flamenco, Grupo Zambra, Semblante Rociero Abesbatza, Grupo Sentimiento eta Amigos del Sur taldeak gonbidatu bezala, Andaluzian bizi den giroa ederki bertaratu zuten. Jaialdi polita eta indarrez beteta ikusi ahal izan zuten kultur etxean bildutako guztiek.
Andaluzia Eguna
Igandean, eta Andaluziako egunarekin koinzidituz ekitaldi ugari prestatu zituen Semblante Andaluzek herrian. Jai giroa nagusi izan zen egun osoan zehar.
Egun handia
Goizeko 11:30ean, jende ugari bildu zen Arantzazuko Amaren Parrokian meza Rozieroa entzuteko. Bertan, Semblante Rociero abesbatzaren eskutik hainbat salbe eta kantu entzun ahal izan ziren.
Ondoren, elkartean bildu ziren guztiak. Lehendabizi, ohorezko ardoa dastatzeko aukera izan zuten eta beranduago, zuzendaritza batzordeko kideek prestaturiko herri bazkariaz bapo gozatzeko.
Ospakizunei bukaera ezin hobea emateko, Semblante Rociero abesbatzak girotu zuen arratsaldea.
Ekitaldi guztietan gainera, eguraldia lagun izan zuten.