Ziklogenesi lehergarriaren arrastoak herrian

Txintxarri 2010eko martxoaren 1a

Lasarte-Orian uste baino indar gutxiagorekin pasa bazen ere, ziklogenesi lehergarriaren haize ufadak kalteak eragin zituen herrian. Larunbat arratsalde partera, Pablo Multiozabal kaleko Urdaneta eraikineko laugarren solairu baten balkoiko burdin eta kristalak erauzi eta kalera jaurti zituen. Zorionez momentu horretan ez zen inor bertatik pasa, eta tragedia bihurtu zitekeena ziklogenesiaren ondorio isolatu batean geratu zen.