Txapelketa hau 2010eko martxoaren 22n hasi eta ekaina arte garatuko da.
Txapelketako arauak
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, squash federazioaren arauekin zuzenduko da txapelketa, partidak 5 jokoetan hoberenak irabaziko ditu eta epailearen erabakiak ukaezinak dira.
Era berean, jolasteko pilotak Kirol Zerbitzuak ipiniko dituela ere adierazten du.
Izena ematea
Parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 12a arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko.
Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte direla, ohartarazten dute antolatzaileek.
Inskripzioaren prezioa Buruntzaldeko bazkideentzat 10 eurotakoa da.
Egutegia eta partidak
Honetaz gain, antolatzaileek txapelketako partaideekin martxoaren 16an 19:00etan bilera egingo dute Kiroldegian egutegia eta partidak zehazteko.