Zubizarreta Espainiako junior txapelketan egongo da

Txintxarri 2010eko martxoaren 1a

LOKEko judokek otsailaren 20 eta 21an, Tuteran Espainiako junior txapelketarako sailkapen saioan eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketan lehiatu ziren Hernanin.
Espainiako sailkapen saioan, Leire Zubizarreta, Esteban Martinez eta Iñaki Elizaldek parte hartu zuten.
Leire Zubizarretak helburua bete zuen. Gorka Aristegi entrenatzailearen hitzetan, “nahiz eta bere maila ez erakutsi, bi borroka irabazi eta lehenengo postua eskuratu zuen.” Laugarren aldia da Leire Espainiako txapelketa batean izango dena.
Estebanek eta Iñakik, berriz, eskuan izan zuten sailkapena, baina hirugarren postua eskuratu zuten eta kanpoan geratu dira.
Gipuzkoako txapelketan berriz, lehenengo urteko infantilek lan ona egin zuten.
Brontzezko domina eskuratu zuen Oscar Garridok eta Asier Zubizarretak 5. postua. Fermin Balda ere lehiatu zen, baina bi borroka galdu ostean kaleratua izan zen.