Rocka nagusi Jalgin

Txintxarri 2010eko martxoaren 1a

Utikan taldearen errautsetatik sortutako U.K. Bill rock taldeak kontzertu paregabea eskaini zuen ostiralean Jalgin. Rafa, Unai eta Iker musikarien kontzertuak hasieran jende ugari bildu ez bazuen ere, emankizuna aurrera joan ahala publiko zabala lortu zuen. Herrian egiten duten lehenengo kontzertu honetan hasi berri duten proiektuaren lehenengo urratsak eskaini zituzten. Bertaratutakoak gustura dantzatu eta entzun zituzten proiektu berri honen abestiak.