01 Atsobakarreko zahar egoitzako eraberritze lanak hasi dira

Txintxarri 2010eko martxoaren 1a

Lehengo astelehenean, martxoaren 1an, Atsobakar egoitza eraberritzeko lanak hasi ziren. Honi esker, hiru onura garrantzitsu izango ditu egoitzak: zentroaren erreforma orokorra, Psikogeriatriako Unitate baten sorrera eta Eguneko Zentroa handitzea.
Adinekoen beharrak asetzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko apustua da hau eta, proiektuak aurreikusten duenaren arabera, eraikina handitu eta altzariak bertan bizi direnen beharretara egokituko dira.
Udalak jakin arazi digunez, proiektu guztia planifikatua dago zahar egoitzako erabiltzaileei arazorik ez sortzeko, beraz, zahar egoitzako ohiko zerbitzuak eskainiko dira.