Urchueguiak uko egin zion atzo alkate karguari

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 2a

Ana Urchueguia alkateak atzo eguerdian burututako ez-ohizko Udalbatzarrean bere karguari uko egin zion.
Batzar aretoa ohi ez den bezala, jendez betea zegoen, EAJ eta Ezker Abertzaleko zinegotziak izan ezik, beste guztiak batzarrean parte hartu zuten.
Batzarra hasi baino lehen, PSOEko alderdi kideek lore sorta eman zioten. Ostean, Udaleko lehen urteak eta Froilan Elespe gogoratu, langileei eskerrak eman eta familiari hitz batzuk eskaini zizkien.
Karguari uko egitearen zergatik azaldu zuen alkateak, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren eginbeharrak alkate lana bateraezinak izatea.