Ostadarreko areto-futboleko lehenengo fasea azken txanpan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 4a

Ostadarrek antolatzen duen areto-futboleko txapelketako lehengo fasea bukatzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen talde batzuentzat.
Izan ere, lehengo asteko ziklogenesi lehergarria dela eta, larunbat arratsalde eta igande goizeko partidak bertan behera geratu baitziren.
Hala ere, antolatzaileek jakin arazi digutenez, partida horiek guztiak aste honetan eta hurrengoan lehiatuko dira lehiaketaren egutegia mantentzeko.

Final handirako bidea

Txapelketako final handirako bidea hartuko dute lehenengo fase honetan sailkapeneko lehenengo zortzi taldeek.
Eta lehia handia egongo da fase horretarako hiru postu eskuratzeko.
Lehenengo bost postuetan, ISU Leihoak, Izkiña, Buenetxea, Epel eta Izarra taldeak daude eta sailkapeneko puntuak kontuan izanik, hurrengo faserako txartela eskura dutela esan daiteke.
Beste hiru postuetarako ordea, sei hautagai daude, Ainhoa, Lekuona Mena, Oria kristaldegia, Biyona, Ilargi eta Viña del Mar.
Talde hauek gogor borrokatu beharko dira hiru jardunaldi hauetan puntuak lortu eta hurrengo faserako sailkatzeko.

Ligaxka eta kontsolazioa

Ligaxkan sartzeko ere lehia handia egongo da.
Lehenengo faseko sailkapeneko bederatzigarrenetik hamaseigarrenera lehiatuko dira honetan eta azken postu hori eskuratzeko aukerak dituzte hiru taldek, Goiz-Argi, Morrison eta Obelix.
Ligaxka honetan parte hartuko duten taldeek final laurdenak, final aurrekoak eta finala jokatuko dituzte.
Azkenik, kontsolazioan sailkapeneko azken taldeek parte hartuko dute eta haien artean jokatuko dute irabazlea zein den erabakitzeko.