Antzerkia, collagea eta filma Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 4a

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna da eta Lasarte-Oriako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu egun seinalatu hau ospatzeko.
Gaur 19:30ean da lehenengo ekitaldia. EPAko Lan eta Lan Beti Lan antzerki taldeak Rafael Mendizabalen Nos tocó la primitiva obra eskainiko du Manuel Lekuona kultur etxean. Sarreraren prezioa 2 eurotakoa da. Honen ostean, udalerriko emakume guztiei zuzendutako afari herrikoia egingo da Txitxardin Beltxa jatetxean.
Bestalde, martxoaren 8an, astelehenean, 10:00etatik 12:00etara, collage bat egingo da Brigidatarren plazan.
Honetan, besteak beste, gizonezkoek eta emakumezkoek publizitatean duten papera edo lan eskaintzen desberdintasunak aztertuko dira.
Ekitaldiei amaiera emateko, arratsaldean 17:00etan, Niki Caro zuzendariaren En tierra de hombres filma ikusteko aukera egongo da Zentro Zibikoan.