Lehengo ostiralean, 8. orrialdean argitaratu genuen elkarrizketari buruzko puntu batzuk argitu nahiko genituzke, Ibon Brit elkarrizketatuak hala eskatuta.
Nejapan dagoen Froilan Elespe proiektua Lasarte-Oriako Udalak diruz-lagundutakoa da, Hijos del Maiz eta Procomes elkarteen bidez, baina Ibonek ez du udalaren dirurik jasotzen. Lasarte-Oriako Udalarekin zer ikusirik ez duela azpimarratu nahi du, ezta hau gobernatzen duen alderdiarekin ere.
Era berean, proiektutik kanpo lanean ari dela ere adierazi digu, modu pertsonalean ari dela lanean.