Ostiralean egin zuten banatuko duten poltsa berriaren aurkezpena herriko harakinek. Udalaren laguntzarekin, material birziklatuarekin egindako poltsa ekologikoak banatuko dituzte herritarren artean. Aurkezpenean ekimenean parte hartuko duten kideak bildu ziren: Etxezarreta harategiko Xabier Etxezarreta, Okelako Mikel Olasagasti, Jesus Mari Otermin eta Marian Maya, Patxi Larrañagatik Ana Iparragirre, Juan Mari harategitik Juan Mari Oyarzabal, Arsuagatik Jose Beitia, Aralar harategitik Iñaki Arregi, Super Javier Ugaritik Miguel Diaz eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskarako Batzordeko burua den Ricardo Ortega. Irailetik dabiltza ekimen honekin, plastikozko poltsak murrizteko beharra ikusten zuten hondakin gutxiago sortzeko eta poltsa ekologikoak banatzea otu zitzaien.
Martxoaren 11tik aurrera, ostegunetik aurrera alegia, poltsa ekologikoa eskuratu daiteke aipatutako harategietan eginez gero erosketa. Guztira 3.000 poltsa banatuko dituzte herritarren artean.