Txotx eta aromaterapia Muntteri-n

Txintxarri Aldizkaria 2010eko martxoaren 8a

Euskara ikastea aditzak eta ariketak baino gehiago da. Ikasketa soilak ez du beti bere helburua lortzen, eta hori argi daukate Muntteri-AEK-n. Afaritan eta tailerretan ere euskaraz aritu gaitezke, euskarak badu dibertimendurako toki zabala, argi eduki behar da hori hizkuntza berri bat irakastean, hizkuntza berriaren erabilera hezkuntza sistematik kanpora atera eta bere osotasunezko esparrua erakutsi behar dela, alegia.

Estresa ona da gure bizitzan. Estresak mugiarazten gaitu, gure bizitzaren oreka mantentzen laguntzen eta "biziraupena ematen digu" azaldu digu Itziar Salegi Aromaterapeutak. Hala ere, neurri batzuen barnean mantendu behar da, bestela oreka puskatu daiteke eta gaixotasun fisiko edo depresiorako joera hartu dezakegu. "Estresa energia da, gure eguneroko gauzak egiteko indarra ematen diguna" gaineratzen du.
Estresari buruz eta honek gure egunerokotasunean duen garrantzia azaldu zituen Itziar Salegi Muntteri-AEK-n emandako Aromaterapia tailerrean.
Sendabelar estraktuak, gure egunerokotasunean izan ditzakegun gaitzak hobeto eramaten lagundu gaitzakete. Erromeroak adibidez ormonetan indarra ematen du, "beraz goizean erabiltzea komeni da" aipatzen du Salegik. Halaber, memoria eta kontzentrazioa lantzen lagungarria da, garuna estimulatzen duelako "parranda eta gero, ajerako ona da erromeroa".
Menta freskagarriak garunari garbitasuna ematen dio eta "izpiliku eta erromeroarekin nahastuz buruko minari agur esango diogu".
Argibideak entzun eta gero martxan jarri ziren. Tailerrean parte hartutako ikasle guztiak entzundako guztiak praktikan jarri eta euren baltsamua egitera pasa ziren. Bakoitzak zein gaitz sendatzeko baltsamua nahi zuen erabaki eta Salegiren laguntzarekin egi bihurtu zuten.

Parrandan ere euskaraz

Sagardotegiak eta euskal ohiturak elkar hartuta daudela ezin uka daiteke. Beraz, euskara ikasten ari direnentzat ze hobe gure herriko kultura zaharretan barneratzea baino.
Gainera, ezagutzeaz aparte ondo afaldu eta ondo edaten badugu, plan bikaina! Otsailaren 26an Otegi Sagardotegia bisitatu zuten Muntteri-AEK-ko ikasleak, eta nola ez, irakasleek ere. Guztira 20 lagun.
Bakailu tortila, bakailaoa piperrekin, txuleta, gazta eta intxaurrak. Guzti hau ondo liseritzeko, sagardo goxoa!
Euskara ez da gela hotz eta karratuetan praktikatzeko, euskara esparru zabala eta anitza du! Txotxarekin lagunduta gainera, jariakor aritu ziren ikasleak!

1.000 euroko soldata

Urtero AEK antolatzen duen zozketan parte hartu duzuenek, hartu dezimoa eta begiratu, agian urte oso batean zehar, hilabetero 1.000 euroko soldata irabazi duzue. 00065 izan da txartel sariduna. Irabazlerik agertu ezean, martxoaren 26an errepikatuko da zozketa.