Gidabaimena euskaraz ateratzea merkeago izan daiteke

Txintxarri 2010eko martxoaren 8a

Hemendik aurrera, gidabaimena euskaraz ateratzea erabakitzen duten Buruntzaldeko herritarrek agiri hori merkeago lortu ahal izateko aukera paregabea izango dute.
Izan ere, Buruntzaldeko Udalek egitasmoan parte hartzen duten auto-eskola bakoitzeko azterketa teoriko bat zozketatuko baitute gidabaimena euskaraz ateratzera animatzen diren herritarren artean.
Interesatuek zozketarako baldintzak eta gainerako xehetasunak Buruntzaldeko Udalek auto-eskoletan utzi dituzten esku-orrietan aurkituko dituzte.